geografia

iz. 1. Lur planetaren gainazala deskribatzea eta azaltzea helburu duen zientzia, bereziki alderdi naturaletik begiratuta eta gizakiarekin duen erlazioa kontuan hartuz. 2. Eskualde jakin baten errealitate fisikoa eta giza errealitatea eratzen dituzten ezaugarrien multzoa. Euskal Herriko geografia. • geografia botaniko. BOT. Geobotanika. || geografia ekonomiko. Produkzio-, elkartruke-, garraio-, kontsumo- eta zerbitzu-guneak aztertzen dituen geografiaren atala. || geografia fisiko. Fenomeno naturalak aztertzen dituzten atalak (geomorfologia, hidrologia, klimatologia, edafologia, etab.) biltzen dituen geografiaren atala. || giza geografia. Giza populazioa (kokapena, bilakaera demografiko eta espaziala, etab.) aztertzen dituen atala (zentzu zabalean, geografia ekonomikoa, historikoa, politikoa, etab. ere hartzen ditu bere baitan). || hizkuntz geografia. HIZKL. Fenomeno linguistikoen hedapen-eremuak zehazteaz arduratzen den dialektologiaren atala; hizkuntz atlasak egitea du helburu.



Atzera