edafologia
iz. Lurzoruen sorrera eta dinamika aztergai dituen zientzia.
Edafologiak lurzoruen konposizioa, egitura eta propietateak aztertzen ditu eta klimak eta biologiak lurzoruaren sorrera eta eboluzioan nola eragiten duten, edafogenesia, ikertzen. Lurzorua aztertzeko, lurrazaletik arroka amaraino egindako ebakidura bertikalean agertzen den geruza-segida behatzen da. Geruzetako bakoitzaren, horizontearen, konposizio kimikoa eta granulometria analizatu eta humus, oligoelementu eta materia organikoen kontzentrazioak neurtzen dira. Ondoren geologiak, biologiak eta klimak lurzoruan izan duten eragina aztertzen da lurzoruen sailkapena egiteko.
Atzera