gotiko

1. iz. eta izond. ART. XII. m.an Frantziako iparraldean sortu eta Errenazimentua arte Europan zehar hedatu zen estilo artistikoa. 2. iz. Godoek hitz egiten zuten hizkuntza, gaur egun ekialdeko germanikoaz dugun arrasto bakarra eratzen duena. 3. izond. XII-XV. m.etan erabilitako idazkera-mota, marra biribilduen ordez angeluak eratzen zituzten marra zuzenak erabiltzen zituena. 4. izond. AERON. Abiadura supertsonikoetarako erabiltzen den hego-mota baten izena. • nazioarteko gotiko. ART. XIV. m.aren azken laurdenean eta XV. m.aren hasieran gotiko barnean garatutako pintura-estiloa, estilizatua eta arkaiko samarra eta, batik bat, fresko, tenpera eta miniaturetan erabili zena.



Atzera