haritz

iz. 1. BOT. Fagazeoen familiako zuhaitz hosto erorkorra, handia eta hosto lobulatuak dituena. Lore arrak gerbatan eta emeak taldetan izaten ditu. Fruituak ezkurrak dira. Europako eskualde heze guztietan hazten da eta bere zura oso preziatua da (Quercus robur). 2. (B) (zah.) Ezkurra. 3. (batez ere B) (zah.) Zuhaitza. • haritz amerikar. Jatorriz amerikarra; udazkenean kolore gorria hartzen duten hosto handiak ditu. Haritz gorri ere esaten zaio (Q. rubra). || haritz kandugabe. Pedunkulu motzeko edo gabeko ezkurrak dituena. Ez da oso arrunta (Q. petraea).



Atzera