honenbeste

1. zenbtz. zehaztgb. Honelako kantitate edo kopuruan (konparazioaren oinarria aipatzen ez denean erabiltzen den kantitatezko konparazio-partikula da, izenondoaren [edo izen + izenondoaren] edo adberbioaren aurre-aurrean ezartzen dena, lehenengo pertsonari edo lehenengo mailako hurbiltasunari dagokiola; izenordain gisa, dagokion izena agertzen ez dela, edota adberbio gisa, aditzari dagokiola, ere ager daiteke). Ez dakit honenbeste ardura eta mesede nola ordainduko dizkiodan berorri. Ez da honenbesterekin kontentatuko. Honenbestez esana dago, noski ez naizela aurrerazaleegia. 2. Kopuru edo zenbaki ezezagun edo ezin zehaztuzkoa adierazteko partikula. Zuk orain ez duzu desiratzen honenbeste baizik; baina "honenbeste" hori lor dezazun egunean, zerbait gehiago eskatuko duzu. 3. Beste honenbeste. Barre egiten duzu ipuin hau aditzean, baina ez zaizu zuri honenbeste gertatu? BESTE HONENBESTE. Adierazi den kantitate, kopuru, ekintza edo gauza bera. Zuk ere egin zenezake beste honenbeste. || HONENBESTEREKIN. Beraz. || HONENBESTEZ. Honenbesterekin.



Atzera