hori (erak.)

erak. 1. Entzuten ari denaren inguruko pertsonei eta gauzei ezartzen zaien erakuslea (izenordain gisa ere erabil daiteke). Familia horretan. Urte horiek guztiok igaro zirenean. Hori duk nire lehengusua. 2. Lehentxeago aipatutako pertsona edo gauzak adierazteko partikula. Kale-garbitzaile izatea eskaini zidaten; baina hori ez zen nire gustukoa. 3. Bigarren pertsonaren indargarri gisa erabiltzeko partikula. Agur, lagun maite hori. 4. Harridurazko esaldien hasieran jartzen den partikula (bai-ren aurretik ere erabilia). Hori duk sasoia! Hori bai neska ederra! • HORI BAI. Aurretik esan den zerbait zehazteko, hari nolabait kontrajarririk ezartzen den esaldi baten lagungarrizko esapidea. Baina ordukoen barrunbeak nolakoak ziren ederki zekien, hori bai, eta baita besteri adierazten ere.



Atzera