ildo

iz. 1. Goldeaz lurra irauliz egiten den irekidura luzea. 2. (hed.) Haria, bidea. Ildo horretatik jarraituz gero, horrek ez du bukaera onik izango. 3. (B) Zuhaitzaren zati ia ustela. ildo-bizkar. Ildoa irekitzean iraultzen den lurra. || ildo-txori. (Ipar.) Buztanikara. || larruazaleko ildo. (pl.) MED. Gehienbat sabelean, ipurmasailean eta titietan forma desberdinez agertzen diren larruazaleko atrofiak, larruazaleko sare elastikoa desagertzearen ondorio direnak. Emakumezkoetan (batik bat haurdun daudenean) eta pertsona lodietan agertzen dira. ILDO BEREAN, BERETIK. Esan denarekin loturik jarraitzen dela adierazteko esapidea.



Atzera