isolamendu

iz. 1. Isolatzeko ekintza, ondorioa; isolatuta dagoenaren egoera. 2. Kanpoarekiko harreman ekonomiko, politiko edo bestelakorik gabe bizi den estatu edo herrialdearen egoera. 3. ELEKTR. Eroale elektrikoak elkarrengandik edota bere euskarritik elektrikoki isolatzeko ekintza; horretarako erabiltzen den isolatzaile-multzoa. 4. PSIKOL. Pertsona bat bere ohizko bizimodu eta ingurunetik isolatzea helburu duen neurri terapeutikoa. isolamendu akustiko. Areto batetik kanpoko hotsak barruan entzutea edota aretoan sortutakoak kanpoan entzutea eragoztea; horretarako egindako instalazioa. || isolamendu termiko. Kanpoko giroaren eta barneko tenperaturaren artean trukaketa termikoak gutxitzea; horretarako egindako instalazioa.



Atzera