jaitsi

da/du ad. 1. Toki batetik beherago dagoen beste batera joan edo eraman. Zuhaitzetik jaitsi da. Han jostatzen ari ziren mutikoei saski bat jaisten zien sokatik zintzilik. 2. Gaitz, kolpe, etab.en ondorioz handituta zegoen gorputzeko zatia bere onera etorri. Belaunean neukan handitua jaitsi zait. 3. (hed.) Zenbait magnituderi buruz, neurria edo balioa txikiagotu. Tenperatura jaitsi egingo da bihar. -EN ERRANERA JAITSI. (Ipar.) Norbaiten esanera etorri. Besteren kontseilura jaisten ez dena.



Atzera