kanal

iz. 1. Ubidea. 2. Bide nabigagarri artifiziala. Panamako kanala. 3. Itsasartea. Mancheko kanala. 4. Irrati-transmisioa egiteko maiztasun-tartea. 5. Hiltegian sabelaldea ireki eta erraiak eta hondakinak kendu zaizkion aberea. Kanaleko etekina. Kanaleko pisua. 6. ANAT. Hodi-formako egitura, gutxi-asko luzanga, materia organikoen isurketa ahalbidetzen duena edo odol-baso eta nerbioentzako pasagunea dena. 7. ARKIT. Zenbait koloma, pilastra eta molduratan barnealdera landuta egoten diren ildoetako bakoitza. 8. GEOL. Lur azpian ura edo gasak dabiltzan barrunbea. 9. HIZKL. Komunikazio-teorian, kodeen zeinuak igortzen diren bidea, mezua adierazteko behar den oinarri fisikoa (kable elektrikoak, orriak, uhinak, haizea, etab.). 10. INFORM. Emisore batetik hargailu batera informazioa garraiatzen duen sistema, bereziki prozesatzeko unitate zentrala eta periferikoak lotzen dituena. 11. MIL. Ziri-morroiloa duten su-armen errekamaren luzakin zilindrikoa. kanal erdizirkular. (pl.) ANAT. Belarriko mintzezko labirintoko lakio-formako egitura tubularrak, gorputz-oreka mantentzearekin zerikusia duen sentimen-organo bat eratzen dutenak.



Atzera