kaputxino

iz. eta izond. Frantziskotar erlijioso-ordenako adarretako bateko kidea; delako ordenari dagokiona. Matteo da Bascio frantziskotar obserbanteen taldeko fraideak fundatu zuen ordena 1525ean. Jatorrizko frantziskotar espiritua berreskuratu beharra aldarrikatzearekin batera, eremutar bizierako elementuak sartu zituen.
Matteo da Bascio frantziskotar obserbanteen taldeko fraideak fundatu zuen 1525ean kaputxinoen ordena. Jatorrizko frantziskotar espiritua berreskuratu beharra aldarrikatzearekin batera, eremutar bizierako elementuak sartu zituen, komentuak hiriguneetatik kanpo eraikiz, besteak beste. Bizimolde guztiz pobre eta soila hartu zuten, bizarra ere luzatzen utzirik. Trentoko kontzilioaren ondorengo erreforma katolikoan partaidetza eta eragin handia izan zuten kaputxinoek. Misio- eta predikatze-lanetan jardun izan dute bereziki. Euskal Herrian hainbat etxe dituzte. Euskalgintzan eta euskal kulturan leku garrantzizkoa izan dute XX. mendean (aita Donostia, J. Riezu, P. Iraizotz, D. Intza, Zeruko Argia aldizkaria, etab.). Ik. frantziskotar.




Atzera