kaxa

iz. 1. Zur, metal, kartoi, etab.ez egindako ontzi-modukoa, gauzak gorde eta garraiatzeko erabiltzen dena. 2. Hilkutxa, zerraldoa. 3. Zerbait sartzeko erabiltzen den espazio hutsa. Kaxa babestailea. 4. (Ipar.) Lisaburdina. 5. Su-armen kulata. 6. ANAT. Hezurrezko paretez inguratutako barrunbea. eskailera-kaxa. ERAIK. Eraikin bateko espazio huts edo kofagune bertikala, bertan eskailera ezartzeko erabiltzen dena. || kaxa entzefaliko. ANAT. Bere baitan entzefaloa duen garezur-zatia. || kaxa toraziko. ANAT. Bular-kaiola. || tinpano-kaxa. ANAT. Erdiko belarriaren barrunbea.



Atzera