koordenatu

iz. MAT. Puntu batek gainazal batean edo espazioan duen posizioa zehazteko erabiltzen diren lerro edo magnitudeetako bakoitza. koordenatu astronomiko. (pl.) ASTRON. Astro batek zeru-esferan duen posizioa zehazteko erabiltzen direnak. || koordenatu cartesiar. (pl.) MAT. Puntuaren posizioa, elkarzut diren ardatzetarako distantzien bidez adierazten den koordenatu-sistema. Bi dimentsio direnean, bi ardatz eta beraz bi koordenatu erabiltzen dira: x edo abzisa; eta y edo ordenatua. || koordenatu esferiko. (pl.) MAT. Hiru dimentsioko koordenatu polarren sistema-mota, puntuaren posizioa adierazteko polo izeneko jatorri-puntu baterako distantzia (r) eta bi ardatz elkarzutekiko angeluak (koordenatu cartesiarretako x ardatzarekiko j angelua eta z ardatzarekiko J angelua) erabiltzen dituena. || koordenatu geografiko. (pl.) GEOGR. Meridiano jakin batetik eta ekuatoretik abiatuz, puntu batek Lurreko gainazalean duen posizioa zehazteko koordenatu-parea (longitudea eta latitudea). || koordenatu polar. (pl.) MAT. Puntuaren posizioa polo izeneko jatorri-puntu baterako lerro zuzenak duen luzeraren bidez eta jatorri horretatik iragaten den ardatzarekin edo ardatzekin delako lerro zuzenak osatutako angeluaren edo angeluen bidez adierazten den koordenatu-sistema. Bi dimentsiotan, polorako r distantzia eta ardatz batekiko J angelua dira puntu baten koordenatu polarrak. || koordenatu zilindriko. (pl.) MAT. Hiru dimentsioko koordenatu polarren sistema-mota, bi dimentsioko koordenatu polarrez gain puntuak plano horretarako distantzia elkarzutaren koordenatua erabiltzen duena (z).



Atzera