kutxa

iz. 1. Batik bat arropak gordetzeko erabiltzen den zurezko altzari sarrailaduna, estalkia jasoz irekitzen dena. Oihal ona kutxan dagoela sal daiteke. 2. Zurezko, metalezko, etab.ezko ontzi-moduko estalkiduna, gauzak gordetzeko edo garraiatzeko erabiltzen dena. Berrogeita bat eskopeta, hiru kutxa bete balarekin. 3. Hilkutxa, zerraldoa. 4. Banku, denda eta beste hainbat erakundetan, ordainketez eta kobrantzez arduratzen den leihatila, bulego edo lekua. aurrezki-kutxa. Ik. aurrezki. || itun-kutxa. Israeldarren artean, Itun Zaharrean, akaziaz egindako kutxa sakratu urreztatua, legearen harlauzak gordetzen zituena. || kutxa beltz. Ibilgailu hegalarietan ezartzen den erregistradorea, istripu bati buruzko zehaztasunak eta baldintzak ezagutzea ahalbidetzen duena. || kutxa gotor. Dirua edo balio handiko gauzak gordetzeko erabiltzen den altzairuzko altzari edo kutxa.



Atzera