laster

1. adb. Denbora laburrean, denbora gutxiren buruan. Laster ikusi genuen zenbaterainokoa izan zen bere eragina. 2. adb. Arin, azkar. Laster dabilen zaldia. Laster esaten da hori. 3. izond. Denbora laburrean gertatzen edo egiten dena. Lan lasterra, lan alferra. Bi punturen arteko biderik lasterrena. 4. izond. Laster ibiltzen dena. Txakur laster eta basurde sendoaren arteko borroka. 5. izond. Goiztarra. Linu-mota hau bestea baino hobea eta lasterragoa da. 6. iz. Lastertasuna. Daramagun lasterra neurtzea ez da erraz. LASTER BATEAN. Azkar, bizkor. Laster batean joan zen. || LASTERRARI EMAN. Laster egiten, korrika hasi. Lasterrari eman zion. || LASTERREAN. Lasterka. Lasterrean etxera joan zen. || LASTERREZ. (Ipar.) Lasterrean, lasterka. Lasterrez doa bere auzoaren etxera.



Atzera