latitude

iz. 1. Lurrazaleko puntu batetik ekuatorera dagoen distantzia angeluarra, delako puntutik esferaren erdigunera doan zuzenak ekuatore-planoarekin osatzen duen angeluaren bidez (0-90) eta ipar edo hego hemisferiokoa den erantsiz adierazten dena. 2. (hed.) Ekuatorera dagoen distantziaren aldetik, eta eskuarki horrek berekin dakartzan ondorio fisikoen aldetik, kontuan hartutako tokia. Latitude handietako klima. 3. ASTRON. Ekliptikatik zeru-esferako edozein puntutara dagoen distantzia angeluarra. Ekuatoretik abiaturik zenbatzen da, 0-90 bitarteko gradutan, positiboa iparrerantz denean eta negatiboa hegorantz denean.



Atzera