lehengo

izlag. (Heg.) Aurrekoa, igarotako aldi edo denborakoa. Lehengo bideari jarraituz. LEHENGO BATEAN. Zehaztu gabeko aurreko une edo aldi batean. Lehengo batean, esango dut noiz / igande ilunabarra. || LEHENGO EGUNEAN. Zehaztu gabeko aurreko egun batean, lehengo batean. Lehengo egunean ikusi nuen. || LEHENGOAN. 1. Lehengo batean; unekoaren aurreko aldi, txanda edo egokieran. 2. Lehengo egoeran, ustean, jarreran. Lehengoan jarraitzen du. || LEHENGO URTE. Iaz. Lehengo urteko arropa. Lehengo urtetik hona ikasitakoa baliagarri zaigu.



Atzera