modulazio

iz. 1. Hots bat igortzean egiten den tonu-, intentsitate- nahiz azentu-aldaketetako bakoitza, bereziki ahotsarena. 2. FIS. Lege jakin baten arabera, uhin baten anplitudea, maiztasuna edo fasea aldaraztea. 3. MUS. Musika-obra baten barruan tonalitatea aldatzea. 4. TELEKOM. Seinale periodiko baten ezaugarriak uhin eramaile batean gainjartzea, seinaleak (uhin modulatzaileak) duen informazioa uhin eramaileak garraia dezan. TELEKOM. anplitude-modulazio. Seinalearen anplitudea handiagotu edo txikiagotu ahala, uhin eramailearen anplitudea handiagotu edo txikiagotzen den modulazio-mota (AM). || maiztasun-modulazio. Anplitudea aldatu gabe, seinalearen maiztasuna handiagotu edo txikiagotu ahala, uhin eramailearen maiztasuna handiagotu edo txikiagotzen den modulazio-mota (FM).



Atzera