onddo

iz. MIKOL. 1. Mycota erreinuko izaki bizidun eukariotikoen izen arrunta. Batzuk zelulabakarrak dira, baina gehienak zelulanitzak. Gorputza harizpiz (hifaz) osatutako sarea (mizelioa) da eta ugal-garaian, mizelioak, ugal-egiturak daramatzan fruitu-gorputz trinkoak, eratzen ditu, sarritan perretxiko deritzena. Ez dute pigmentu fotosintetizatzailerik eta ondorioz saprofitikoak, sinbiotikoak edo parasitoak dira. 2. Agarikaleen ordenako eta Boletus generoko onddo basidiomikotinoen izen arrunta. Txapel ganbil, lodi eta mamitsua dute eta honen azpialdea porotsua da. Hanka lodia izan ohi dute. onddo hankagorri. Hanka ez-saretua da eta honen goialdea eta poroak gorrixkak dira. Jangarria da (B. erytropus). || Satan onddo. Oso mardula da. Txapela zuria eta hanka eta poroak gorriak ditu. Oso pozoitsua da (B. satanas).



Atzera