osteiktie

iz. eta izond. ZOOL. Osorik edo partzialki osifikatuta dagoen eskeletoa duten arrainez esaten da. Azala ezkata mesodermikoz estalia dute sarritan eta igeri-maskuria dute. Zakatzak bi barrunbetan kokatuta daude, eta barrunbe bakoitzak operkulu batek babesten duen irekiunea du kanpoaldearekin komunikatzeko. Kanpo-ernalketa dute eta gehienetan obiparoak dira. Osteichtyes klasea osatzen dute.



Atzera