ezkata
iz. 1. Zenbait animaliaren (adib., arrainen) gorputzeko kanpo-estalkiaren parte diren plaka txiki, gutxi-asko zapaldu, zurrun eta zirkunskribatuak. 2. ANAT. Hezur tenporal eta okzipitalaren alboko atal zapala. 3. BIOL. Ezkata-itxurako beste hainbat egitura. 4. BOT. Erraboila, zurtoin edo begietan, batak besteari zati bat estaliz arrainenak bezala kokaturik agertzen diren edozein egitura zapal, zabal eta ertz-biribildun. 5. MED. Bereziki dermatosietan, larruazaletik erortzen den epidermis-puska. • ZOOL. ezkata ganoide. Kondriktieen klaseko arrainen ezkata erronboidala, hiru geruzaz eratua. || ezkata hazi-emaile. BOT. Koniferoen infloreszentziatan, hazi-hasikinak dakartzana, ezkata estalgarri baten galtzarbean jaioa. || ezkata ktenoide. Orrazi-formako ertzak dituena. || ezkata obuludun. BOT. Ezkata hazi-emailea. || ezkata zikloide. Haziera-lerro zentrokideak eta ertz leunak dituena.
Atzera