otso
1. iz. ZOOL. Kanidoen familiako ugaztun karniboroa, txakur handi baten antzekoa baina buru zabalagoa eta lepo, baraila eta hortz sendoagoak dituena. Gehienetan taldetan bizi ohi da eta mota guztietako animaliez elikatzen da (Canis lupus). 2. iz. eta izond. (Z) Mozkorra. Bart otso nintzen, goizean egarri, non izan bainintzen guztion barregarri. • OTSOA BELARRIETATIK HARTU. Arazorik dagoenean, horri aurre egin. || OTSOARI IHESI ETA HARTZAK ATZEMAN. Arazo batetik irteteko asmoz, larriago batean sartu.
Atzera