perpaus

iz. 1. (Ipar.) (zah.) Solasa. 2. HIZKL. Hizkuntza mailan, osagai mailakatuez osatutako unitate sintaktiko independentea, distribuzionalki goragoko kategoriatan sar ez daitekeena. Perpausak errekurtsibitatearen baliabidea duen neurrian, bere baitan perpaus gehiago bil ditzake. HIZKL. mendeko perpaus. Menderakuntzan, sintaktikoki askea ez dena. Perpaus nagusiari edota mendeko beste bati txertatua egon daiteke. || perpaus bakun. Bere baitan beste perpausik ez duena. Aditz-sintagma bakarraz osatua dago. || perpaus elkartu. Juntaduraz nahiz menderakuntzaz, bi perpaus edo gehiagoz osatutakoa. || perpaus iragangaitz. Ik. iragankor. || perpaus iragankor. Ik. iragankor. || perpaus konposatu. Perpaus elkartua. || perpaus nagusi. Menderakuntzan, sintaktikoki askea dena. || perpaus subordinatu. Mendeko perpausa. || perpaus txertatu. Mendeko perpausa.



Atzera