produkzio

iz. 1. Produzitzeko ekintza eta horren ondorioa. 2. Produzitutako gauza edo hauen multzoa. 3. Zinemagintzan, irratian edo telebistan, film edo programa bat egin ahal izateko behar diren baliabideak (finantzaketa, tresneria, teknikari eta aktoreen kontratazioa, etab.) lortu eta prestatzea helburu duen jarduera; delako jarduera gertatzen den fasea. 4. EKOL. Katea trofikoak erabiliko duen gai organikoa eratzea. produkzio primario. EKOL. Landareek egiten duten produkzioa. || produkzio sekundario. EKOL. Kontsumitzaileek egiten duten produkzioa. || produkzio-bide. (pl.) EKON. Produkzioan parte hartzen duten faktoreak: lehengaiak, lan-tresnak eta lan-baldintzak. Sistema ekonomiko eta gizartearen garapen-mailaren adierazgarri dira. || produkzio-etxe. Filmen edo irrati- zein telebista-programen produkzioak finantzatzen dituen enpresa. || produkzio-faktore. EKON. Produkzio-prozesuan parte hartzen duten elementuetako bakoitza. Tradizionalki hiru aipatu izan dira: lurra, lana eta kapitala. || produkzio-ondasun. (pl.) EKON. Beste ondasun batzuk produzitzeko erabiltzen diren ondasunak (kontsumo-ondasunei kontrajarririk).



Atzera