sekundario

1. izond. Ordenan edo garrantzian bigarrena, bigarren mailakoa. 2. iz. eta izond. ELEKTR. Transformadorean, erabilpen-zirkuitua konektatuta dagoen harilkatua; indukzio-makinan, sarera konektatuta ez dagoen harilkatua. 3. iz. GEOL. Mesozoikoa. 4. izond. KIM. Kimika organikoan, bi karbono-atomori lotuta dagoen karbono- edo nitrogeno-atomo asea; delako atomo-mota ezaugarri duen alkohol, amina edo amida. 5. izond. PSIKOL. Baldintzatua, ikasia denaz esaten da; estimuluei erantzun geldi, iraunkor eta sakonak ematea ezaugarri duen karaktere-mota. era sekundario. GEOL. Mesozoikoa. || korronte sekundario. ELEKTR. Transformadorearen sekundariotik iragaten dena.



Atzera