sintetiko

izond. 1. Sintesiari dagokiona; sintesia barne daramana, haren ezaugarriak dituena, gauzak oro har, osotasunean hartzen dituena. Egoeraren ikuspegi sintetikoa. 2. Sintesi bidez lortua (naturalari kontrajarria). Elikagai sintetikoak. Kautxu sintetikoa. 3. HIZKL. Trinkoa. hizkuntza sintetiko. HIZKL. Flexioaz edo eransketaz, hots, erro bati erantsitako morfema gramatikalez baliatzen den hizkuntza. Hizkuntza malgukariak eta eranskariak biltzen ditu, hizkuntza isolatzaileari kontrajarriz (adib., hizkuntza erromanikoekin konparatuz, latina sintetikoagotzat jo daiteke desinentziez gehiago baliatzen den heinean; hizkuntza erromanikoak preposizio, artikulu eta, oro har, partikula bereizgarriez baliatzen diren neurrian, isolatzailetzat jo daitezke).



Atzera