sortzaile

1. izond. Sortzen duena edo sortzeko ahalmena duena. 2. izond. FIS. Energia sortzean kontsumitzen duen materia fisionagarria baino gehiago sortzen duen erreaktore nuklearrez esaten da. 3. iz. MAT. Ardatz batekiko biratuz edo arau batzuen arabera higituz, gainazal bat sortzen duen lerro zuzen edo kurbatua. gramatika sortzaile edo sortzaile-bihurtzaile. HIZKL. N. Chomsky-k eta inguruko hizkuntzalariek beren teoria generatibistak gauzatu zituzten gramatika. Oinarrizko erregela batzuez eta horien ondoren aplikatzen diren bihurketa- edo transformazio-erregela batzuez osatutako sistema da.



Atzera