sudur

iz. 1. ANAT. Gizakiaren aurpegiko piramide-formako irtengunea, ahoaren eta kopetaren artean dagoena eta bere baitan usaimenaren organoa eta arnasbideen hasiera dituena. 2. ANAT. Gizakiarenaren kokapen eta funtzio berak dituen hainbat ornodunen aurpegiko atal irtena edo ez irtena. 3. Usaimena. Sudurra bezain fina bazenu belarria. 4. Agudezia, zolitasuna. Buruzagi sudur onekoak atsegin zuen gauzak ziren bezala ezagutzea. sudur konkor. Gako-itxura duen sudurra. || sudur mako. Sudur konkorra. || sudur-hezur. Ik. (hezur) nasal. || sudur-hobi. Ik. hobi. || sudur-trenkada. Ik. trenkada. (BESTEEN EGITEKOETAN) SUDURRA SARTU. Norberari ez dagozkion arazo edo egitekoetan parte hartu nahi izatea edo hauen berri eduki nahi izatea.



Atzera