sukar

iz. 1. MED. Gorputzeko tenperaturaren goratze patologikoa, bihotz- eta arnasketa-erritmoak bizkortzea eta, oro har, ezinegona dakarrena. 2. (hed.) Haserrealdi bizia, suminaldia. sukar aftoso. Birus batek eragindako gaixotasun infekzioso arrunt kutsakorra, bereziki abereetan sortzen dena. Ahoko mukosan, ugatzean eta hatz tartean afta izeneko ultzerazioak agertzea du ezaugarri. || sukar hektiko. Iraupen luzekoa dena eta jarraian ematen dena. || sukar hori. Stegomya generoko eltxoek kutsatutako birusak sortutako gaixotasun infekziosoa, larruazala horitzea eta odol beltza goitikatzea ezaugarritzat dituena. Bereziki, herrialde tropikaletan izaten da.



Atzera