taula

iz. 1. (Ipar.) Ohola. 2. Oholak ertzetik elkarri atxikiz eratutako zurezko egitura, azpialdetik zeharkako listoiez indartua. 3. Zenbait jokotan (xake, dama, etab.etan) piezak kokatzen diren xafla-moduko pieza laua, eskuarki karratua izaten dena. 4. Izen-, zifra- edo datu-multzoa, beraien arteko erlazioa adieraziz grafikoki irudikatua. 5. INFORM. Array-a. 6. KIR. Trinketeko ezker-paretari erantsirik izaten den malda-antzekoa, ikusleak egoten dirn esparrua (solairua) estaltzen duena. taula aglomeratu. Txirbilak, zerrautsa, etab. hartuz, aglomeratzaile bat nahastuz eta presio eta tenperatura egokian jarriz lortzen den xafla-formako pieza. || taula grafiko. INFORM. Koordenatu-segiden bidez adieraz daitezkeen bi dimentsioko irudi edo grafikoak ordenadorean sartzeko erabiltzen den gailua. Gainazal lau batez osatua dago eta bertan arkatz edo kurtsore berezi batez irudia egin ahala ordenadorearen pantailan irudikatua agertzen da. || taula periodiko. KIM. Ik. 2 periodiko.



Atzera