testamentu

iz. 1. ERL. Ituna. 2. ZUZ. Egintza juridikoa, pertsona batek bere azken nahiak azaldu eta bera hil ondoren bere ondasunekin zer egin xedatzen duena; hau guztia jasotzen duen idatzia. Testamentua hilzorian zegoela egin zuen. ZUZ. testamentu ireki. Testamentu arrunta, edukia jakinaraziz, notario eta lekukoen aurrean egiten dena. || testamentu itxi. Testamentu arrunta, ireki bitartean edukia jakinarazten ez dena. || testamentu olografo. Testamentu arrunta, testamentugileak eskuz idatzia eta sinatua.



Atzera