tiro

iz. 1. Su-armetako jaurtigaia jaurtitzeko ekintza. Hegaztia tiroz bota zuten. 2. Honek sortzen duen hotsa eta arrastoa. 3. Su-arma kargatuta dagoela, berriz kargatu gabe egin daitezkeen jaurtiketetako bakoitza (eskuarki zenbatzaile bat dagokiola erabiltzen da). Lau tiroko eskopeta. 4. Sukaldeko suak sortzen duen aire beroko korrontea, errekuntzako gasak eta kea tximinitik kanpora eramaten dituena. 5. KIR. Itu finko edo higikorrak su-arma edo gezien bidez jotzean datzan kirol-modalitateen multzoa. plater-tiro. KIR. Tiro olinpikoan sartzen den modalitatea, uso-tiroaren antzekoa, baina hegaztien ordez makina batek jaurtitako diskoak botatzean datzana. || tiro-eremu. ARMAG. Artilleroek, hegazkinek, etab.ek jaurtigai eta lehergaien probak egiteko instalazio egokiz hornitutako eremua. || tiro olinpiko. KIR. Su-armaz burututako tiro-modalitate olinpikoei (plater-tiroa eta zehaztasuneko probak) emandako izendapena. || uso-tiro. KIR. 24-31m-tara dagoen kaiola batetik irteten den usoa, bat edo bi tiroko ehiza-eskopetaz tiro eginez botatzean datzan kirola.



Atzera