zenbat

gald. (izord. eta det.) Zein kopuru. Zenbat liburu erosi ditu? Zenbatean saldu ditu? ZENBAT ETA (ERE)...-AGO, HAINBAT (ORDUAN) ETA...-AGO. Lehen perpausean adierazitako gertaera edo ekintza areagotzeak bigarrenean adierazitakoa ere areagotzea dakarrela adierazteko egitura (lehen perpauseko aditza era burutuan edo -(e)n atzizkia duela; bigarren perpausean -ago bakarrik erabil daiteke). Zenbat eta diru gehiago irabazten duzun, hainbat eta gehiago gastatzen duzu. Zenbat eta gehiago lo egin, orduan eta lotiago. Eta zenbat ere ausarkiago aurreratzen garen, hainbat gogorragoa izango da oldarra atzeraka. || ZENBAT...-AGO, HAINBAT...-AGO. Zenbat entzunago, hainbat zaleago zen. || ZENBATENAZ...-AGO, HAINBATENAZ...-AGO. (batez ere Ipar.) Zenbatenaz gose handiago, hainbatenaz janaria gozoago.



Atzera