Asiria

Mesopotamia Garaiko inperioa, Asur hiri estatuaren inguruan sortua. Asiriako Lehen Inperioa (K.a. XIV-XI. m.) Asur Ubalit I.ak sortu zuen. Salmanasar I.ak Mitanni erresuma anexionatu zuen, eta Tukulti Ninurta I.ak Babilonia bereganatu eta Mesopotamia osora hedatu zuen agintea. Arameoen inbasioekin etorri zen behera Inperioa. Asiriarrak indartu eta, Asiriako Bigarren Inperiokoan (K.a. IX-VII. m.), Asurbanipalen erregealdian (K.a. 669-627) lortu zuten goren maila; Asiako M-ko inperio nagusia zen orduan Asiria. Inperioaren erorialdia azkarra izan zen. Mediarrek eta babiloniarrek bat egin zuten: Ziaxaresek Asur (614) eta Ninive hartu (612), suntsitu eta hor amaitu zen asiriarren nagusitasuna.



Atzera