Euskaltzaindia

Euskara zaindu, aztertu eta zabaltzeko elkartea, 1919an sortua. Gaur egun, euskararen akademia ofiziala da, Ipar nahiz Hego Euskal Herrian legeztatua eta erakunde publikoek eta euskaldunek onetsia. Eusko Ikaskuntzaren eraginez jaio zen, Hego Euskal Herriko lau Diputazioen babespean. 1976an erret akademia bihurtu zen, Espainiako erregearen babespean, eta Euskaltzaindia. Euskararen Erret Akademia izena hartu zuen. EAEko Autonomi Estatutuak ofizialtasuna eman zion. 1995ean onura publikoko erakundetzat aldarrikatu zuen Euskaltzaindia Frantziako Gobernuak. Euskera du bere agerkari ofiziala, 1919an sortua.



Atzera