Friul

it. Friuli. Italiako eskualde historikoa, Udine, Pordenone eta Gorizia prob.ez osatua. Lonbardiarrek sortu zuten konderria (568); frankoek konkistatu (775) eta 922-1077 bitartean Inperio Sainduaren menpe egon zen. Ondoren banatu egin zen; batetik Goriziako konderria (1500.etik aurrera Austriak bereganatu zuena), eta bestetik Veneziaren menpeko zatia. 1919: Italiak Friul austriarra anexionatu zuen. 1947: Friulgo ekialdea Jugoslaviari eman zion eta gainerakoa g.e.go Friuli-Venezia Giulia eskualdekoa zati bat da.



Atzera