Gemaiel

Politikari-familia libanoarra. - Pierre (Bikfaia, Beirut ondoan, 1905-84). Kristau maronita izan zen eta Alderdi Falangista fundatu zuen (1936). Nazionalista arabiarren aurka borrokatu zen (1958); eta palestinarren aurka 1975etik aurrera. Ministro izan zen. - Amin (Bikfaia, 1942), aurrekoaren semea. Errepublikako lehendakari izan zen (1982-88), bere anaia Bachir atentatuz hil ondoren; kristauen aldeko jarrera erakutsi zuen. - Bachir (Beirut, 1947-1982), aurrekoaren anaia. Bigarren gerra zibilean indar kristau gehienak agintaritza militar bakarrean bateratzea lortu zuen; 1982an errepublikako lehendakari izendatu zuten, baina karguaz jabetu baino lehen hil zuten.



Atzera