Kaukaso
Itsaso Beltza eta Kaspiar itsasoaren arteko mendikatea, Asia eta Europaren artean; 1.250 km-ko luzera du. IM-tik HE-rako norabidean daude mendilerro nagusiak (Kaukaso Handia). Mendirik garaienak Elbrus (5.642 m) eta Kazbek (5.033 m) dira. Irispide zailak dituen lekua izanik, babesleku egokia izan da eta g.e. ere etnia asko bizi da. Mendi-maldak basoz estalita daude. Rioni eta Kura ibaien sorburua da eta elektrizitatea lortzeko erabiltzen dira. Tbilisitik H-ra dauden mazizoei, batzuetan Kaukaso Txikia izena eman izan zaie.
Atzera