MIT

(Massachusetts-eko Teknologi Institutua). EEBBetako goi-mailako ikasketetarako eta ikerketarako erakundea (Boston, 1861). 1916an Cambridgera eraman zuten. Zientzia fisikoak, teknologia, arkitektura eta gizarte-zientziak irakasten dira bertan, baina jarduera nagusia oinarrizko ikerketa da.



Atzera