Seaska
Ipar Euskal Herriko ikastolak biltzen dituen zerbitzu-erakundea (1969). Ikastolen arteko koordinazio-lanak egin, dirulaguntzak bideratu, pedagogi zerbitzuak prestatu eta kultur ekitaldiak antolatzen ditu. Halaber, Frantziako administrazioaren aurrean ikastolak ordezkatzen ditu. 1982an Frantziako gobernuak kultur elkarte gisa aintzakotzat hartu zuen eta 1995ean Frantziako Hezkuntza Nazionalaren Ministerioak Seaskako ikastoletako hezkuntza-maila ororentzako dirulaguntzak luzatzea eta ikastolak eskola gisa onartzea erabaki zuen. Urtero Herri Urrats ekitaldia antolatzen du.
Atzera