eskola
iz. 1. Zerbait irakatsi eta ikasten den lekua; bereziki lehen irakaskuntza ematen den ikastetxeaz esaten da. Eskola-lagunak. Eskola-liburua. 2. Eskolan ikasten dena, jakituria. Eskola gutxiko gizona. 3. Irakasle batek gai jakin bati buruz ematen duen irakaskuntza-saio bakoitza. Kimikako eskolak ematen ditu unibertsitatean. 4. Maisu edo maistra baten gidaritzara biltzen edo doktrina edota estilo berari jarraitzen zaizkion idazle, artista, pentsalarien multzoa. Sarako eskola. Rubens-en eskola. 5. (hed.) Jakituri edo irakaskuntza-iturburua. Bizitza da eskolarik onena. • ama-eskola. (Ipar.) Haurtzaindegia. || eskola berri. PEDAG. Ardatz nagusitzat haurra izanik, metodo aktibo eta ez-inposatzaileak erabiltzen dituen eskola. || eskola jainkotiar. Eskolapioa. || eskola-porrot. Ikasketetan atzera gelditzea. Hainbat faktorek eragiten dute, eta porrotaren kasurik larriena, ikasketak bertan behera uztea izan ohi da. || gau-eskola. Ohiko lanorduetatik aurrera irakasten duen erakundea; bertan ematen den eskoletako bakoitza. || lanbide-eskola. Lanbide-heziketako ikastetxea. • ESKOLA(K) EMAN. Gai jakin bat irakatsi.
Atzera