estilo
iz. 1. Idazle, artista, eskola, etab.ek adierazpen-baliabideak erabiltzeko era jakina edo berezia. Monteverdiren estiloa. 2. Sistema tekniko eta estetiko baten koalitateen multzoa, artista, eskola, garai jakin bateko lanei dagokiena eta estetika-era baten barnean sailkatzeko bidea ematen duena. Musika-estiloak. Estilo gotikoa. 3. Jarduera (bereziki kirol-jarduera) bat burutzeko erabiltzen den era edo teknika zehatza. Igeriketako crawl estiloa. 4. BOT. Pistiloaren goialdeko zati mehea, estigma bat edo gehiagotan bukatuta egoten dena. • estilo libreko proba. KIR. Igeriketan, igerilariak estiloa aukera dezakeen proba. || estilo-erreten. BOT. Estiloaren erditik barrena eratzen den forma luzeko barrunbea, haren baitatik polen-hodia pasa dadin.
Atzera