irakaskuntza

iz. 1. Irakasteko ekintza eta horren ondorioa; irakaste-sistema hornitzen duen bitarteko, bide eta pertsonen multzoa. 2. Irakasleen lanbidea. Irakaskuntzan ari da lanean. 3. Herrialde batean, eskola- nahiz unibertsitate-heziketa osatzen duten maila edo adarretako bakoitza. • bigarren mailako irakaskuntza edo irakaskuntza ertain. Lehen mailako irakaskuntzaren ondokoa, Unibertsitatera bitartekoa. || goi-mailako irakaskuntza. Unibertsitatean edo unibertsitate-maila eskatzen duten zentruetan irakasten dena. || irakaskuntza pribatu. Batik bat erakunde pribatuen diruaz burutzen dena. || irakaskuntza programatu. Irakatsi beharreko gaia elementu-segida ordenatuaren moduan aurkezten den irakaskuntza-mota. || irakaskuntza publiko. Estatuaren diruaz eta bere ardurapean eratutakoa. || lehen mailako irakaskuntza. Gizabanakoaren heziketan oinarrizkotzat jotzen diren alderdiak lantzen dituen derrigorrezko irakaskuntza.



Atzera