Seleuzia
Seleuko I.a Nikator-ek fundatutako hiru hiriren izena. - Seleuzia Pieriakoa. Antiokiako portua, Siriako I-ko kostaldean. Ptolomeo III.a Evergetes-ek konkistatu zuen, baina Antioko III.ak berreskuratu zuen. Seleukotarren menpe egon zen erromatarrek bereganatu zuten arte (K.a. 64). - Seleuzia Tigriskoa. Mesopotamiako hiria, Tigrisen ertzean. Erromatarrek erre egin zuten 116an. - Seleuzia Trakea edo Kalikadnokoa. Ziliziako hiria, Asia Txikian (g.e. Silifke, Turkia).
Atzera