Sidon
ar. Saida. Libano hiria, Mediterraneoaren ertzean; 100.000 bizt. Itsas portua. Nekropoliak. Gurutzatuen gaztelua. Antzin Aroan, feniziarren hiri garrantzitsuenetako bat izan zen. Asiriarrek (K.a. 667) eta persiarrek (K.a. 343) suntsitu zuten. 637an arabiarrek konkistatu zuten eta Damaskoren portu bilakatu zen. Gurutzaden garaian arabiarren eta kristauen eskuetan egon zen. XIII. m.aren bukaeran turkiarrek eskuratu zuten. 1920az gero Libanokoa da. Aztarna arkeologiko ugari aurkitu da.
Atzera