Ugarit

Siriako kostaldeko antz.ko hiria, Latakiatik I-ra, K.a. ~6000.ean sortua. II. milurtekoan merkataritza- eta kultur hiri oparoa izan zen. Feniziarrak, egiptoarrak eta mizenastarrak egokitu ziren bertan. Aurri garrantzitsuak aurkitu dira: tenpluak, gotorlekua, jauregia eta artxiboa. Bildutako dokumentuei esker, deszifratu dira Ugariteko hizkuntza semitikoan idatziriko testuak.



Atzera