adin
iz. 1. Norbaiti edo zerbaiti buruz, jaio edo eratu zenetik igaro den denbora. Zuhaitz baten adina. 2. Giza bizitza denbora-jarraitasuntzat hartua. Semea adinaren lorean hil zitzaion. 3. Bizitza banatzen den zati bakoitza. 4. (B) Adimena. 5. GEOL. Sailkapen geokronologikoaren hierarkiako bosgarren maila, epoka baino beheragokoa eta subadinetan banatua (baliokide kronoestratigrafikoa estaia da). • ZUZ. adin nagusi. Ordenamendu juridikoak ezarritako adina, prozedura juridikoan jardun ahal izateko eta eskubide publiko batzuez gozatzeko ahalmena ematen duena. || adin-nagusi(ko). Adinez nagusia. || adin-nagusitasun. Adinez nagusi denaren nolakotasuna. || adin-txiki(ko). Adinez txikia. || adin-txiki(ko)tasun. Adinez txiki denaren nolakotasuna. || adinez nagusi. Adin nagusia edo gehiago duen pertsona. || adinez txiki. Adin nagusia ez duen pertsona. • ADIN(EKOA) IZAN. 1. Adin bereko izan. Ene adin da. 2. Zaharra izan (leungarria). || ADINE(TA)RA HELDUA, ADINEAN SARTUA. Zaharra (leungarria).
Atzera