anglosaxoi
iz. eta izond. 1. V. m.an Britainia Handian indarrez sartu eta normandiarren konkista arte (1066) gobernatu zuten anglo, saxoi eta jutoen herrietako kidea. 2. Hizkuntza eta zibilizazio ingelesa dituen herria edo herritarra.
Jutoak, saxoiak eta angloak egungo Schleswig-etik etorri eta V. mendearen erdialdera uhartea inbaditu zuten taldeak ziren. Britainia Handian erresumak antolatu zituzten eta hauetako zazpik nolabaiteko garrantzia izan zuten VI. eta VII. mendeetan. Hemendik dator anglosaxoien politika-antolaketari eman ohi zaion heptarkia izena.
Atzera