arantza

iz. 1. BOT. Zenbait landaretan sortzen diren ziri zorrotzetako bakoitza. 2. (hed.) Gauza mingarria. Bihotzean daramagun arantza. 3. Ik. elorri. 4. ZOOL. Zenbait animaliak, itsas triku eta arantzurdeek kasu, duten prozesu zorrotz puntaduna. 5. ZOOL. Ornoen eta beste zenbait hezurren apofisi puntaduna. 6. ZOOL. Hegats-erradioa. • arantza bifido. MED. Bizkarrezurraren malformazioa, orno-arkuen bi erdiak behar bezala soldatu ez direlako sortua. Arrailadura edo fisura horretatik orno-muina eta meningeak irten daitezke, larruazalaren azpian tumore-moduko bat sortuz.



Atzera