baile
iz. HIST. 1. Erdi Aroan, erregearen edo jaunaren ordezkaria, botere judizial, militar edo finantzei buruzkoa zuena. 2. Lapurdin, erregearen ordezkari zuzena, kapitain, epaile eta zerga-biltzaile zena, baina 1489tik aurrera eginkizun militar soila izan zuena. Jaraunspeneko kargua zen eta Iraultza Frantsesa arte iraun zuen. 3. Zuberoan, justiziak jazarritako pertsonak atxilotzeaz arduratzen zen kargu publikoa, XVIII. m.ra arte indarrean egon zena. Bi (batzuen ustez hiru) ziren, Mauleko kapitainak aukeratuak. 4. Nafarroa Beherean, Ostibarre eta Amikuzeko gorteetako erregeorde eta mahaiburua. 5. Nafarroa Garaian, merindade batzuetako barruti bakoitzeko burua. Zergak biltzea eta justiziak jazarritako pertsonak atxilotzea zen haien zeregina.
Atzera